Aurten gure azken urtea izango da institutu honetan. Gutun honen bidez idatziko dizuegu nola izan diren gure azken urteak hemen.
Saray eta Amaia gara.
Ni Saray,ikastetxe honetan pasa ditut azken lau urte hauek.Lehenengo urtean guztioi bezala urduritasuna nabaritzen zitzaigun,baina irakasle eta ikasleei eskerik ondo moldatu ginen ikastetxera.Lehenengo mailan Aubixara joan ginen,primeran pasatu genuen,hor izan zen jende berria ezagutzeko aukerarik honena eta halaxe egin genuen.Bigarren eta hirugarren mailan primeran egon ginen ikasle eta irakasle asko pasa dira gure bizitzatik, Bakoitzekin harreman desberdinak izan ditugunez gauza berezi batekin geratu gara. Laugarren mailako lehengo hiruhilabetea oso gogorra izan zen,baina maila guztietan bezala,asko ikasi behar da eta pixkana moldatuz joan naizenez eta hemen nago zuengan irizten agurra batekin. Gaurkoa ez da izango bihar arte bat,ezta astelehena arte bat ere ez.Gaurkoa betiko izango da.Kaletik ikusiko gara,festetan,batzuk Balmasedan ere…, baina denok dakigunez ez da berdina izango.
Ni, Amaia, bost urte eman ditut institutu honetan. Lehen mailara ailegatu nintzenean hasieran urduri nengoen dena berria izango zelako eta ikaskide berriak etorri zirelako. Urte horretan Orduñako barnetegira joan ginen bigarren mailakoekin, hantxe asko disfrutatu genuen eta baita ere asko ikasi genuen. Orduñan gertatutako guztia ahaztezina izan zen, harremanak estutu genituen. Bigarren eta hirugarren mailan asko ikasi nuen. Bi urte horietan ikaskide joan etorriak egon ziren eta irakasle joan etorriak ere. Laugarren mailan ez ginen talde oso ona baina gure artean lagun handiak ginen, urte horretan ikasbidaira joan ginen. Londresera joan ginen bi monitoreekin, Oihane eta Itziar, eta irakasle batekin, Alvaro. Beti gogoratuko dugu gure ikasbidaia zeren eta bigarren hezkuntzan bakarra da, horrexegatik mila esker gurekin etortzeagatik, mila esker Loreari ere eskema bat egiteagatik esaten nora joan behar ginen ze metro hartu, ze txartela…eta gauza horiengatik. Urte horretan ez nuen lan asko egin eta horren ondorioz errepikatu nuen, pena eman zidan nire ikaskideei edo hobeto esanda LAGUNEI ustea. Aurten talde berriarekin ondo moldatu naiz eta urte honetan asko ikasi dut ere, baina orain bai esan dezaket hau nire azken urtea dela institutu honetan, pena ematen dit hau ustea eta institutu handi batera joan eta dena berria izatea, bakarrik pentsatzerakoan urdurik ipintzen naiz.
Bueno,orain bai ordua dator guztiongan agurtzeko.
Gure atzetik datozten kurtso guztiei zorte on bidali eta guztia ez dela esaten dugun bezain zaila,esfortzuz dena lortzen da.
Gure irakasleei?Eskerrak eman gugandik egin eta egiten duzuen guztiagatik,haiengatik ez bada,gu ez ginen oraintxe hau idazten egongo.
Zuen falta botako dugu!
Eta Gure klasekidei zer esan?Pasatu ditugun gauza guztiak ez dira ahaztuko inoiz,gauza asko izan dira urte hauetan…!
Faltan botako zaituztegu!
Amaia eta Saray.
PD: Mila esker pasa diren irakasle ikasle eta institutuko langilei beti hor egoteagatik!




